BIDEOEN TALDE HAUSNARKETA

0.  NORBERAREN ABIAPUNTUA: ETA ZUK, NOLA IDENTIFIKATZEN DUZU ZURE BURUA

Ni Oihan Peris naiz, eta horrela identifikatzen dut nire burua: pertsona alaia naiz, eta lagunekin egotea gustatzen zait. Pertsona langilea eta alferra aldi berean, beti emaitza onak lortu nahi dituena. Haurrak gustuko ditut eta horiekin lan egitea gustatuko litzaidake. Nahi dudan guztia lortzea gustatzen zait.


Ondoren, konpartitu taldekideekin eta identifikatu ea zein motakoak izan diren desberdintasunak edo gauza amankomunak.


DESBERDINTASUNAK
AMANKOMUNAK
- Lagun talde.
- Genero ezberdinak.
- Adina.
- Ama hizkuntza.
- Zaletasunak.
- Lana.
- Izaera.
- Familia ereduak.
- Fisikoa, ilea, begiak, janzkera...
- Gazteak.
- Alaiak.
- Lagunekin ateratzea.
- Laguntzeko prest.
- Langilea.
- Haurrekin egotea atsegin.
- Bidaiatzea.
- Ikasketak.

1. GENEROA ETA ESTEREOTIPOAK

1.1. Nola jantziko zenukeen zure alaba edo semea?

Gaur egun, egia da, teorian denok oso modernoak sentitzen garela. Baina teoria hori praktikan jartzeko orduan, errealitatea ikusten dugu. Bulba edo zakila izateak ez du ezer esan nahi, eta hori badakigu. Hala ere, haur bat jaiotzen denean, zakila izanez gero, mutila dela esaten dugu eta ez dizkiogu soinekorik janzten, gizarteak hori irakatsi digulako, eta bulba izanez gero, neska dela esaten dugu, eta seguruaski gonak jantziko dizkiegu.
Denbora pasa ahala, gure haurra zer gustatzen zaion esateko eta zer eraman nahi duen erabakitzeko gai izango da, eta momentu horretatik, nahi duena eramatea utziko genioke, bera baita bere janzkera, gustuak eta sentimenduak kontrolatu beharko dituen pertsona.

1.2. Zenbat neska edo mutil zaudete klasean?

Gure klaseko gehienak neskak dira. 90 ikasle inguru gara eta horietatik 9 dira mutilak gutxi gora behera. Gure ustez, magisteritza neskentzat ikusita dagoen karrera bat da, Haur Hezkuntzako irakasle gehienak neskak direla kontuan hartuta. Hala ere, horrek horrela izan beharrik ez duela uste dugu.

1.3. Gradu zehatzak daude neska edo mutilei zuzenduta?

Graduak berez ez daude ikasle zehatzei zuzenduta, baina egia da graduaren arabera gizonezko edo emakumezko gehiago daudela, hala nola, magisteritza edota erizaintzan emakumeak nagusitzen dira, eta ingenieritza edota informatikan gizonezko gehiago ikusten dira.

1.4. Lan arloan desberdintasunik ba al dago?

Bai, noski. Gainera, desberdintasun asko ikusten diren arren, beste asko, okerragoak direnak, ikusezinak izaten dira.

Emakumeek, askotan, egoera matxistak eta intsinuazioak jasotzen dituzte jabeen aldetik, baina aurrera egiteko lan hori behar dutenez, ez dute arazoa azaleratzen, badakitelako gaur egun dugun justiziarekin lana galduko luketela.

Gehienetan, emakumeek, gizonezkoek baino soldata baxuagoak jasotzen dituzte, lan bera edota gogorragoa egin arren, eta hori jasanezina da. Gaur egun, emakumezkoek gizonezkoek baino %25 gutxiago irabazten dute lan berdina egiteagatik.
Gainera, gizarteak gehiengoa emakumeak diren lanbideak errazagoak eta gehiengoa gizonezkoak diren lanbideak gogorragoak edo zailagoak direla pentsatzen dute. Hau da, irakaslea emakumearekin lotzean da, eta ingeniaria mutilekin. Osasunaren arloan ere, medikua gizonezkoa izango litzateke, eta erizaina, hau da, medikuaren “laguntzailetzat” hartzen dena, emakumezkoa.

1.5. Anai arreben arteko desberdintasunik badago?
Familiaren arabera bai edo ez. Familia batzuetan desberdintasun handiak egon daitezke, hala nola seme-alabak festan ateratzen direnean, bikote aurkitzen dutenean… familiaren arabera, neska edo mutila izateak eragina dauka egoera hauetan eta gomendio desberdinak ematen zaizkie.
Adibidez: Neska izanda, ez dute askotan ongi ikusten bikotea izatea, mutila izanda nekatu arte galdetzen dute noiz aurkituko duen bikote bat.
1.6. Modako estereotipoak. Aztertu bi portadak. Zein ideia/mezu eskaintzen du formalki zein edukien aldetik?

Superhombre
Glamour
Forma
- Gizon bat bakarrik, kamiseta gabe, igerileku batean.
- Berde eta urdin koloreak.
- Izena - superhombre
- Tipografia - gogorra
- Bi emakume makillatutak eta ondo orraztuak, irribartsu.
- Arrosa eta txuria dira koloreak.
- Izena - glamour
- Tipografia - fina
Edukiak
- Garagardoa.
- Barbakoa, janaria.
- Ezfortzurik gabe gorputz ideala lortzea.
- “Ondo” jatea (“no conquistas nada con una ensalada”).
- Lortu ahal dezake nahi duen guztia gizonezko batek? (lana, etxea, haurrak mantentzea).
- Gorputz aldaketei egiten die erreferentzia (zirugia).
- Bikotea (gizona) bilatzeko pautak.
- Janzteko arauak.
- “BBF” lagun onenak. “Exitosas, fabulosas y bbf”.
- Uda iritsi da.

1.7. Telebistako irudiko argazkiak aztertu. Zer nabarmendu dezakezu? Nola deskribatuko zenuke bertan ikusitakoa?
Zapeando
Emakumeak soinekoarekin, takoiekin eta makilatuta agertzen dira. Gizonak ordea, galtza luzeak eta alkandora daramate.
Denbora aurrera joan arren, emakumeek oraindik gizonezkoek baino arropa gutxiago eramaten dute.
Urte zahar gaua
Orokorrean emakumezkoak gazteak dira eta gizonezkoak ez hainbeste. Emakumezkoak berriro soineko edo arropa gutxirekin agertzen da eta gizona traje oso batekin.

1.8. Estetikaren aldetik, estereotipoak existitzen al dira? Gure gizartean zein estereotipo daudela uste duzu? Ipini ereduak.
Bai, gaur egungo gizarteak estereotipoetan oinarrituta dagoela esan dezakegu.
-Emakumezkoak beti argal, makilatuta, polit, depilatuta… joan behar gara. Gizonezkoek, aldiz, ez dute hainbesteko exijentziarik.
-Gizena edo itsusia denak, ez du aurkezle bezala lan egingo baizik eta, umorista moduan edo beste modu batean lan egingo du.
1.9. Beste kultura batzuetan gure estereotipo berak al dituzte estetikan? Eta beste garai/aro batzuetan berdinak al ziren? Ipini ereduak.
-Emakumezkoak ez ziren makilatzen, depilatzen…

-Emakumearen fisiko ideala aldaka zabalak zituena zen (gizena) haurrak izateko garaian erraztasun gehiago zituelako.
-Pertsona gizena izateak dirua zuela esan nahi zuen.

-Morena egoteak landan lan egiten duela esan nahi zuen, eta txuria izateak, berriz, aberatsa dela eta lanik egiten ez dutela.

1.10. Ikusi duzue “Mikromatxismo” bideoak. Zabalduta dago? Neska ala mutila izanda, horrelakorik ezagutu duzue? Nola sentitu zarete? Garrantzia kentzen diogu -brometan ari direla, “ligatu” nahi du-, berehala desenkusatzen dugu?
Bai, emakumeen egunerokotasunean zenbait momentuetan beldurtuta eta arriskuan sentitzen gara. Telebistan egunero ikusten diren egoerak kontuan hartuta, beldurra  sentitzen dugu eta oso gaizki sentitzen gara ez dugulako beldur konstante batean bizi nahi.
Gizartean askotan gizonek emakumeei esaten dizkieten gauzak eta piropoak ez dituzte seriotan hartzen, ligatzeko modu bat dela uste dutelako. Honek eragin oso negatiboa dauka emakumeengan eta beste gizonengan ere bai. Emakumeengan beldurra sortzen dutelako eta gizonak horrelako ekintzak izatera animatzen direlako.

2. ANIZTASUNAREN AURREAN, ZER?
2.1. Ur Handitan saioa ikusi. Aniztasunaren ideiaren zabalpenerako eta moduluko lanerako interesgarriak izan daitezkeen ideiak jaso.
-Batak besteak baino hobeagoak ez direla.
-Denok ezberdinak garela eta gure artean errespetua izan behar dugula.

2.2.  FRIENDS Bideoei egokitzen zaizkien izenburuak hautatu
1
Itxura fisikoaren eragina.
2
Hitzek dituzten pisua besteengan.
3
Begiak ireki, hemen nago, pertsona naiz.
4
Intimitatea behar dut.
5
Isolatuta sentitzen naiz
6
Batzuk besteen gainetik.

2.4. Azken bideoei buruzko galderak erantzun:
a) Aniztasuna ikuspegitik hor agertzen diren jazarpenak edo diskriminazioak, ze motakoak dira?
-fisikoak, zuzenka edo zeharkakoak
-ahozkoak
-soziala
-janzkera edo izakera

b) Bideoaren protagonista, nola sentituko da? Noizbait, horrelako egoera batean ikusi duzu zure burua edo beste testuinguruan horrelakoak jasan dituen pertsonaren bat ezagutu duzu?
Bideoen protagonistak isolatuta, beldurtuta, lotsatuta, desberdin… sentituko dira. Gertaera hauek emateagatik triste eta deprimituta sentitzen dira, besteak baino gutxiago edo besteekiko ikusezinak.
Guk horrelako zenbait kasu bizi izan ditugu, esaterako, pertsona bati xantaia eta mehatxua egitea , eraso zuzena (jotzea), ahozko erasoa, bazterketa...

d) Jazarpenak edo diskriminazioak egiten dituztenak zeintzuk dira, zergatik egiten dituzte horrelakoak? nola sentitzen dira?
Askotan taldean dauden beste haur batzuk dira. Horrelako kasuetan botere harremanak modu negatiboan ulertzen dituzten haurrek egiten dituzte erasoak, besteak baino  gehiago sentitzen dira eta ahultzat hartzen dituzten haurren kontra bideratzen dituzte arazoak.

e) Eta ikusleak edo lekukoak, zer egiten dute? zergatik uste duzu horrela jokatzen dutela? nola sentitzen dira?
Bideo hauetako ikusle gehienak biktimei laguntzera joan dira, modu zuzenean edo zeharka. Hauek haien lekuan jarri dira eta besteek esango dutenaren beldurraren gainetik biktimekin hitz egitera edo haien itxura aldatzera ausartu dira.
Gure ustez, pertsona hauek horrela jokatzen dute biktimekiko enpatia adierazten dutelako eta nola sentitu daitezkeen ulertzen dutelako. Horretaz gain, etxean jaso duten hezkuntzaren arabera besteekiko enpatia handiagoa edo txikiagoa sentitu dezakete. Pertsona hauek biktimei gertatu zaienagatik gaizki sentituko dira.
Beste ikusle batzuk, berriz, ez dira biktimei laguntzera joan, eta bere sentimenduak kontuan hartu gabe iseka egiten diote, edo ez diote laguntzen. Gure ustez, pertsona horiek jokabide horiek izaten dituzte erasotzaileari beldurra diotelako eta ez dutelako haiek ere biktima izan nahi. Ikusleek izaten duten beldur hau oso ohikoa izaten da gizarteko eremu ezberdinetan, eskolan barne.

Comentarios

Entradas populares de este blog

¿QUÉ ABARCA LA DIVERSIDAD?

¿ES POSIBLE LA “CLASE INVERSA” EN EDUCACIÓN INFANTIL?: UNA PROPUESTA Y UNA RECOPILACIÓN DE EXPERIENCIAS

REALIDAD AUMENTADA EN EDUCACIÓN INFANTIL