Entradas

Mostrando las entradas etiquetadas como MODULOKO LANA

AZKENEKO HAUSNARKETA

Imagen
Kaixo! Post honekin nire blogga bukatutzat emango dut, hausnarekta orokor baten laguntzaz. Kurtsoaren bigarren etapa honetan zehar nire blogga gai askorekin osatu dut, eta izan ditugun hitzaldien inguruan hitz egin dizuet. Orain, geratu naizenarekin eta, batez ere, niretzat baliagarriagoak izan diren gaiei inguruan idatziko dut. Pentsatzen dut argi geratu dela bloggaren gai nagusia: ANIZTASUNA. Aniztasunari aurpegia jarri eta kasu errealak ikusi ditugu, honen inguruan nuen informazioa zabalduz eta osatuz, beti ere, nire moduluko taldearen (OSTADAR) eta hitzaldiak eman dituzten guztien laguntzarekin. Hasteko, bigarren lauhileko honetan zehar egin dugun talde-lan nagusiari buruz zerbait esatea komenigarria dela iruditzen zait, azkenean, bertan, aniztasunaren aurpegi batzuk plasmatu ditugulako. Talde-lan hau aurrera eramateko, narratiba digitala egin dugu, gure kasuan normatibitatearen inguruan, eta normatibitate honetatik kanpo dauden 4 pertsona izan dira gure narratiba digi...

NAIZEN

Imagen
Apirilaren 12an Naizen elkarteko hitzaldia jaso genuen. Naizen elkartea Adingabe Transexualen Familien Elkartea da, eta transexualitateari buruzko hitzaldiak ematen dituzte leku ezberdinetan. Hitzaldi hau 2 lagunek aurkeztu ziguten bi zatitan banatuz. Alde batetik, teoria eta haur transexual baten gurasoen esperientzia; eta bestetik, unibertsitateko mutil baten kasu erreal bat ezagutu genuen. Hitzaldiari hasiera emateko elkartearen zuzendariak, Aingeru Mayorrek, Naizen elkartearen sorrera azaldu zigun eta bertako partaide, guraso, haur, familien… zenbait esperientzia kontatu zizkigun. Bertan ikusi genuen moduan, oso prozesu luzea eta gogorra da haur transexualarentzat eta haien familientzat. Hau da, haur askok txikitatik dakite nolakoak diren, baina gurasoek, aldiz, zailtasunak dituzte edo ez dute hau ikusi nahi, beldurrez. Beldur handiena haien seme-alabei kalera ateratzerakoan zer gertatuko zaien, eskolan baztertuko duten, zer komentario jasan izan beharko ...

MEMORIA PLAZA

Martxoaren 26an Memoria Plazaren hitzaldia izan genuen. Hitzaldi hau ordubetekoa izan zen, eta bertan terrorismoa eta polizien indarkeriaz hitz egin genuen. Gai hauen bi ikuspegiak ikusteko aukera izan genuen, baita eraildako biktimen familiekin elkartasuna sentitzeko ere. Hasteko, terrorismoari buruz genituen ezagutzak galdetu zizkiguten, eta ea zein talde ezagutzen genituen (ETA, GAL…). Gero, gaiari buruzko pelikulak aipatu genituen, eta pelikula hauetako batzuk gomendatu zizkiguten. Jarraian, tailerretan, biktimen lekukotzak jasotzen dituzten grabazioak ikusi genituen, lehen pertsonan bizi ez arren euren esperientzia partekatzen duten herritar eta gazteen bizipenak ageri zirenak. Lehenengo dokumentalean, terrorismoak eragindako biktimen familia eta ezagunen hitzak entzun genituen, haiekin enpatizatuz. Bigarren dokumentalean, berriz, muntai polizialek eraildako biktimen familien eta ezagunen hitzak entzun genituen. Ikusi genuenaren arabera, bi kasuetan ondorio bera ...

CALCUTA ONDOAN

       Calcuta Ondoan, GGKE 1999an jaiotako Gipuzkoako irabazteko asmorik gabeko erakunde bat da, onura publikorako aitortua. Calcuta Ondoan-ek laguntza humanitario eta garapenerako proiektuen alde egiten du lan Indiako pertsona eta taldeen sustapen integralerako, betiere gizaki eta herri moduan duten nortasuna eta erlijioa errespetatuz eta giza eskubideak eta genero-berdintasuna bermatuz. Kultur arteko aniztasunaren aberastasuna eta desberdina denarekiko errespetua indartzen du. Calcuta Ondoan eraikitzeko, gida gisa dituzten eta beraiekin bat datozen BALORE bartzuk hauek dira: Solidaritatea. Gardentasuna. Koherentzia. Genero-ekitatea. Lankidetza. Partaidetza. Gertutasuna. Calcuta Ondoanekoak Otsailaren 22an etorri ziren hitzaldi bat ematera. Egoera praktiko batzuekin hasi ginenez, pertsona bakoitzak bere ideiak, gustuak... dituela ikusi genuen, aniztasunarekin bat datozenak. Egin genituen jarduerak gure bizitza pertsonal...

PAUSOKA

Imagen
            Martxoaren 1ean Pausoka elkarteko elkarrizketa izan genuen, Maitederri esker. Gure iritziz, hitzaldi hau ezinbestekoa da errealitatea nolakoa den ikusi eta bertatik ikasteko. Hitzaldia hain gertukoa izan zenez, oso interesgarria eta pertsonala izan zen. Hona hemen Pausokaren web gunea : http://www.pausokaelkartea.org/eu/ Pausoka elkartea Hernanin kokatzea da. Diru etekinik gabeko elkartea da eta 2012an sortu zen haien seme-alaben integrazioa eta eskubideak lortzeko helburuarekin. Haien lana egiteko ezinbestekoa da diru-laguntzak jasotzea eta guztion elkarlana sustatzea. Pausoka zenbait espezialistek osatzen duten erreabilitazio zentroa da (logopeda, fisioterapeuta...). Hauek guztiek umearen bizi kalitatea hobetzen dute, baita haien familiena ere. Hona hemen Pausoka elkarteko Blog interesgarria: http://www.pausokaelkartea.org/eu/blog/ Hona hemen hitzaldia hitz egindako zenbait gauza: - Hezkuntza premia bereziak dituen umeentzat bi...

BIDEOEN TALDE HAUSNARKETA

0.  NORBERAREN ABIAPUNTUA: ETA ZUK, NOLA IDENTIFIKATZEN DUZU ZURE BURUA Ni Oihan Peris naiz, eta horrela identifikatzen dut nire burua: pertsona alaia naiz, eta lagunekin egotea gustatzen zait. Pertsona langilea eta alferra aldi berean, beti emaitza onak lortu nahi dituena. Haurrak gustuko ditut eta horiekin lan egitea gustatuko litzaidake. Nahi dudan guztia lortzea gustatzen zait. Ondoren, konpartitu taldekideekin eta identifikatu ea zein motakoak izan diren desberdintasunak edo gauza amankomunak. DESBERDINTASUNAK AMANKOMUNAK - Lagun talde. - Genero ezberdinak. - Adina. - Ama hizkuntza. - Zaletasunak. - Lana. - Izaera. - Familia ereduak. - Fisikoa, ilea, begiak, janzkera... - Gazteak. - Alaiak. - Lagunekin ateratzea. - Laguntzeko prest. - Langilea. - Haurrekin egotea atsegin. - Bidaiatzea. - Ikasketak. 1. GENEROA ETA ESTEREOTIPOAK 1.1. Nola jantziko zenukeen zure alaba edo semea? Gaur egun, egia da, teorian de...