CALCUTA ONDOAN

      Calcuta Ondoan, GGKE 1999an jaiotako Gipuzkoako irabazteko asmorik gabeko erakunde bat da, onura publikorako aitortua. Calcuta Ondoan-ek laguntza humanitario eta garapenerako proiektuen alde egiten du lan Indiako pertsona eta taldeen sustapen integralerako, betiere gizaki eta herri moduan duten nortasuna eta erlijioa errespetatuz eta giza eskubideak eta genero-berdintasuna bermatuz. Kultur arteko aniztasunaren aberastasuna eta desberdina denarekiko errespetua indartzen du.

Calcuta Ondoan eraikitzeko, gida gisa dituzten eta beraiekin bat datozen BALORE bartzuk hauek dira:

  • Solidaritatea.
  • Gardentasuna.
  • Koherentzia.
  • Genero-ekitatea.
  • Lankidetza.
  • Partaidetza.
  • Gertutasuna.
Calcuta Ondoanekoak Otsailaren 22an etorri ziren hitzaldi bat ematera. Egoera praktiko batzuekin hasi ginenez, pertsona bakoitzak bere ideiak, gustuak... dituela ikusi genuen, aniztasunarekin bat datozenak.

Egin genituen jarduerak gure bizitza pertsonal eta profesionalean praktikan jar ditzazkegula uste dugu, baliagarriak ikusten baititugu egoera zein testuinguru desberdinetan landu daitezkeelako.
Lehenengo jarduerak aurrera eramateko zenbait taldeetan antolatu gintuzten; lehenengo taldeko kide bakoitzak egoera batzuen alde, kontra edo erdian kokatu behar ziren, egoera bakoitzaren aurrean sentitzen zuena adieraziz.

Hainbat jarduera egin genituen. Horietako batean taldeetan jarri gintuzten eta gutako batzuk emakumearen irudia urteetan nola aldatu denari buruzko bideo bat ikusi ondoren, galdera batzuk erantzun zituzten. Beste pertsona batzuk, pelikula edo dokumental bati buruzko galderak erantzun zituzten. Azkeneko taldeak, berriz, duela urte batzuetako aldizkari bat jaso eta neska bat bilatu behar zuten. Azken lan hori zaila egin zitzaien neskaren argazkiari photoshop asko jarri ziotelako eta neska antzeman ezin zelako.

Jarduera hauen ondoren, talde handian amankomunean jarri genituen jardueretan ateratako ideiak.

Ostadar taldearen iritziz, hitzaldi hau oso gertukoa eta baliagarria izan zen. Hala ere, gure helburua jarduera guztiak egitea zen, baina denbora falta zela eta, ezin izan genuen helburu hori bete. Beraz, talde bakoitzak bizpahiru jarduera bakarrik egin genituen.
Azkeneko jarduera gustukoena iruditu zitzaigun, bukaera bezala, egunaren ebaluazioa egiteko, bi kutxa erakutsi zizkiguten. Kutxa bat bakarrik erabili genuen. Barruan, zenbait material zeuden: borragoma bat, plastilina, ispilu bat, bonbila bat… eta hauetako bat aukeratu behar izan genuen. Aukeraketa honetan egunean zehar izandako sentsazio eta ideiak islatu behar ziren.

Azkenik, pertsona guztiak anitzak garela eta guztiek desberdintasunak ditugula ikusi genuen. Beraz, bakoitzak, bere izaera propioa duela eta hau onartuz bizi behar garela pentsatzen dugu.

Comentarios

Entradas populares de este blog

¿QUÉ ABARCA LA DIVERSIDAD?

¿ES POSIBLE LA “CLASE INVERSA” EN EDUCACIÓN INFANTIL?: UNA PROPUESTA Y UNA RECOPILACIÓN DE EXPERIENCIAS

REALIDAD AUMENTADA EN EDUCACIÓN INFANTIL