AZKENEKO HAUSNARKETA
Kaixo! Post honekin nire blogga bukatutzat emango dut, hausnarekta orokor baten laguntzaz.
Pentsatzen dut argi geratu dela bloggaren gai nagusia: ANIZTASUNA. Aniztasunari aurpegia jarri eta kasu errealak ikusi ditugu, honen inguruan nuen informazioa zabalduz eta osatuz, beti ere, nire moduluko taldearen (OSTADAR) eta hitzaldiak eman dituzten guztien laguntzarekin.
Hasteko, bigarren lauhileko honetan zehar egin dugun talde-lan nagusiari buruz zerbait esatea komenigarria dela iruditzen zait, azkenean, bertan, aniztasunaren aurpegi batzuk plasmatu ditugulako. Talde-lan hau aurrera eramateko, narratiba digitala egin dugu, gure kasuan normatibitatearen inguruan, eta normatibitate honetatik kanpo dauden 4 pertsona izan dira gure narratiba digitalaren protagonistak.
Narratiba digital honi esker asko ikasi dudala esan dezaket, eta pertsona bakoitzaren egoera desberdina dela ohartu ere. Pertsonak ezin ditugu ezagutu gabe juzgatu, azkenean fisikoa eta pertsonalitatea oso ezberdinak izan daitezkeelako, beraz pertsonak ezagutu behar ditugu.
Narratiba digitalarekin asko ikasi dugu, bai, baina informazio guztia izandako hitzaldien esker osatu eta areagotu zaigu.
Unibertsitatean izandako tailerrak aipatu nahi ditut ere, non 3 aukera ezberdinen artean (ipuin tailerra, komiki tailerra eta antzerki tailerra) bat aukeratu behar genuen (https://blogdeoihan.blogspot.com/2019/04/tailerren-hausnarketak.html). Nik komiki tailerra aukeratu nuen, komikiekin nituen aurre-iritziekin hausteko eta gauza berriak ikasi nahi nituelako. Tailerretatik oso gustora atera nintzen, nire helburuak lortu nituelako. Nik lehen, komikiak Dragon Ball eta horrelako marrazkiekin erlazionatzen nituen bakarrik eta, agian, gaizki dago esatea, baina gorroto nituen. Orain, hainbeste aukera daudela jakinda komiki bat irakurriko dudala argi daukat.
Azkenik, aniztasuna modu sakonago batean, Calcuta Ondoan elkartetik etorri zirenekin landu genuen (https://blogdeoihan.blogspot.com/2019/04/calcuta-ondoan.html), baina beti bezala, denbora gehiago behar genuela pentsatzen dut. Calcutakoekin teoria eta praktika bateratu genuen, zenbait ariketa egiteko; ariketa hauetan aniztasuna ikuspuntu desberdinetatik ikusi genuen eta gure iritzi eta esperientziarekin jokatu genuen.
Egun honetan taldeka jarri ginen eta talde bakoitzak ariketa ezberdinak egin zituen, geroago denen aurrean kontatuz. Modu hau ez zitzaidan gehiegi gustatu, ariketa guztietan parte hartzea hobeagoa eta beharrezkoa dela iruditzen zaidalako, eta pena eman zidan hori egin ez izatea. Hala ere, parte hartutako ariketak asko gustatu zitzaizkidan eta hasieran esan bezala, nire aniztasunaren ideia zabaldu nuen.
Bueno, orain bai, bukatutzat emango dut blog hau eta eskerrak eman nahi dizkizuet sarrera guztiak edo behintzat sarrera batzuk irakurri dituzuten guztiei.
Agur bero bat.
Oihan Peris, GA2ko ikaslea.
Comentarios
Publicar un comentario