MEMORIA PLAZA
Martxoaren 26an Memoria Plazaren hitzaldia izan genuen. Hitzaldi hau ordubetekoa izan zen, eta bertan terrorismoa eta polizien indarkeriaz hitz egin genuen. Gai hauen bi ikuspegiak ikusteko aukera izan genuen, baita eraildako biktimen familiekin elkartasuna sentitzeko ere.
Hasteko, terrorismoari buruz genituen ezagutzak galdetu zizkiguten, eta ea zein talde ezagutzen genituen (ETA, GAL…). Gero, gaiari buruzko pelikulak aipatu genituen, eta pelikula hauetako batzuk gomendatu zizkiguten.
Jarraian, tailerretan, biktimen lekukotzak jasotzen dituzten grabazioak ikusi genituen,
lehen pertsonan bizi ez arren euren esperientzia partekatzen duten herritar eta gazteen bizipenak ageri zirenak. Lehenengo dokumentalean, terrorismoak eragindako biktimen familia eta ezagunen hitzak entzun genituen, haiekin enpatizatuz. Bigarren dokumentalean, berriz, muntai polizialek eraildako biktimen familien eta ezagunen hitzak entzun genituen.
Ikusi genuenaren arabera, bi kasuetan ondorio bera atera zuten. Ondorio hori gorrotoak laguntzen ez duela eta ahaztu gabe aurrera egin behar dela izan zen. Haien altueran jarriz eta jarrera berdina erakutsiz ez genukeen ezer lortuko, eta gorrotoarekin bizi ezin gaitezkela ohartu ginen. Gure iritziz, ondorio hau oso baliagarria eta zentzuduna da.
Azkenik, irakasleak gogoeta bat planteatu zigun. Beraz, gutako bakoitzak post-it bat hartu eta hitzaldiari buruzko gure ondorio edo hausnarketa pertsonala idatzi genuen, hausnarketa guzti horiek mural batean itsatsiz. Hauek izan ziren gure post-itetan idatzitako ideiak:
- Gorrotoarekin ezin da bizi. Babesa eman behar zaio behar duten pertsonei.
- Denon arteko bidea eginez bizitza galdu zuten pertsonen memoria biziko da.
- Ahaztu gabe aurrera egin, gorrotoak ez digu laguntzen.
- “La sangre no pide sangre”. No te vengues. Para estar en paz hay que perdonar pero no olvidar.
- Ezin dugu gure historia ahaztu. Gure iragana ezagutu behar dugu eta horretatik ikasi akats berdinetan ez erortzeko.
Hemen duzue Gogora Memoria Plazaren linka: http://www.gogora.euskadi.eus/memoria-plaza/-/memoria-plaza-aurkezpena/
Gaia ezaguna egin zaizu?
Gai honi buruz zenbait datu eta izen ezagutzen genituen, baina oso modu orokorrean. Memoria plazan ikusitako bideoek informazio berria eman eta guk geneukana sakondu egin zuten.
Ze ezagupena zenuen testigantza horiei edo garai horiei buruz?
Terrorismoaren inguruan egoera ezagutzen genuen soilik. Bagenekien Francoren garaian hilketa asko gertatu zirela, bai terrorismoak eraginda, bai poliziak eraginda.
Gure eskola bizitzan historia ikasi dugunean, Euskal Herriak bizi izan zuen egoera hau ezagutu genuen, baina modu oso teorikoan. Memoria plazan, testigantza errealak ezagutu genituen eta biktimen ahoetatik jaso genuen informazio ugari.
Zure iritziz aniztasunarekin zer ikusirik dauka? Zertan?
Bai. Terrorismoa eta jazarpen polizialaren oinarrian, ideologien desberdintasuna aurkitzen baita. Leku berean bizi diren pertsonak, modu desberdinean pentsatzen dutenak eta horren ondorioz gatazkan sartzen direnak. Gainera gure lanean haurrekin eta familiekin lan egingo dugunez, egokia da gai hauei buruz jakitea haur bakoitza errealitate ezberdina daukalako. Errealitate anitzak daude eta irakasle bezala errealitate hauek ezagutzea ondo dago.
Etxean, familian edo lagunekin hitz egin al duzu inoiz aurreko hamarkadetan euskal gizarteak bizi genuen egoerari buruz? Zergatik ba al dakizu?
Familian, etxean eta lagunekin gai hauei buruz hitz egin dugu, munduan gertatu den gauza bat delako eta telebistan edo irratian edo bestelako komunikazioetan agertzen dalako.
Elkarbizitzari begira, testigantzen artean mezu positiboren bat identifikatu duzu? Zeintzuk?
Pertsona askok iritzi berdina zuten, gorrotoarekin ezin dela bizi eta ondorengoei ez dietela gorrotoa transferitu nahi. Denen artean bizi izateko errespetua beharrezkoa da.
Iruditzen bazaizu isiltasunpean egon dela gai hau, interesgarria iruditzen zaizu sakontzea eta eskolan lantzea?
Gai hauei buruz eskolan gehiago sakondu beharko zen. Urte askotan gertatu den gauza bat da eta testigantza ezberdinak ezagutzea, gaia beste era batera ikustea egiten du. Terrorismoaren gaia gertutik pasa dugun gauza bat da eta gaiari buruz jakiteak, informazio gehiago jakitera eramaten digu.
Comentarios
Publicar un comentario