TAILERREN HAUSNARKETAK

SJDANJA DH VFHJB FDWHNFDWJK VFWJFWNDIDFNH F VFHBVFUIJNVFIFVNWFJ GFNHNDuela aste batzuk hitzaldi bat eta 3 tailer egin genituen. Lehenengo egunean hitzaldia izan genuen, eta bigarrenean, berriz, zeuden 3 tailerretatik bat aukeratu behar izan genuen, eta bertan parte hartu.

UNRWA

1. HITZALDIAREN INGURUKO HAUSNARKETA

1. Hitzaldia: UNRWA Euskadi (Ekialde Hurbileko Palestinako Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentzia).

Helburua Palestinako immigranteen egoera eta bizimodua (batez ere emakumeena) ezagutzea da. Hasieran 700.000 pertsonei laguntzeko sortu zen, baina gaur egun 5 milioi pertsonei laguntzen zaie. 2 arlotan egiten dute lan eta 3 helburu dituzte.

- Gizarte eraldaketako hezkuntza: planetako justizia eza eta parekidetasun eza abiapuntu hartuta pertsona kritikoak sortzeko heziketa eredua da. Baloreak lantzen dira → solidaritatea. Aldaketak nahi baditugu, denok izan behar gara gizartea aldatzeko ereduen parte.

- Hezkuntza eredu honen helburua: pertsona kritikoak, gizarte aktiboak, solidarioak eta justuak sortzea. Desberdintasunak onartu, gizarte anitzak gara, aniztasun hori hezkuntzan egokitu, denontzako eskola eta ez batzuentzat bakarrik (bakoitzaren trebezia eta gaitasunak kontuan hartuz).

- Hezkuntza eredu honen helburua: pertsona kritikoak, gizarte aktiboak, solidarioak eta justuak sortzea. Desberdintasunak onartu, gizarte anitzak gara, aniztasun hori hezkuntzan egokitu, denontzako eskola eta ez batzuentzat bakarrik (bakoitzaren trebezia eta gaitasunak kontuan hartuz).

- Eragile parte hartzaileak: gizarte alorreko elkarteak, ez hezkuntza bakarrik. Denok gara eredu honen parte, bakoitzak bere aportazioa egin eta ikasi.

- Artearekin zerikusia: Artea hezkuntzarako herramienta interesgarria da. Arte baliabideak oso baliagarriak dira gizarteko hezkuntzarako. Arte hezkuntza onaren hiru helburu:

  1. Arte-hezkuntza interesgarria izan behar da.
  2. Kalitatezkoak eta lanketa bat ematen dutenak izan behar dira.
  3. Garai eta tokiko testuingurura egokitu behar dira, behar edo arazo berrietara.
2. Hitzaldia: ARTEA

-Transformazioa: egitura sozialak alteratzeko ekintzak egitea.

-Metodologia artistikoak tresna gisa: artistaren funtzioa herritarrei hausnartzea eragingo dien analisi kritikoko elementuak ematea da.

-Artea: emakumeek ere artea egiten dute baina ez da erakusten, “emakumearen begirada, emakumearen esperientzia”. Bilatu, hausnartu, eta gure burua galtzen utzi behar dugu. L’intrus (bihotzaren trasplantea egin diotenean, nor da arrotza, bihotza ala bera?) → arteak beste ikuspuntu batetik pentsatzea ahalbidetzen digu, gure kulturan bilatuz, pedagogiarekin lotuz, eta ikasketa gaitasun desberdinekin.

Artea sorkuntza bat da (zerbait egitera esertzen gara: zinea, antzerkia...). Artea baliabide bezala erabiltzen dugu, pertsonek ez dugu errendimendu bakarra, baizik eta pertsonek gure kabuz pentsatzen eta erabakitzen dugu. Gure egunerokoan kultura bisuala daukagu, eguneroko argazkietan ikusi dezakeguna. Hezkuntzan ez dugu argazkirik atera beharrik, argazkiak adoptatu baizik, Interneten atera ditzazkegun argazki guztiak baitaude.

-Vica mundua: mundu subjektiboa, neutrala ez dena, lehen begiradaz ikusi edo jakin ezin duguna, eta kontrolatu ezin duguna.

Ondorioak:

-Garapen artistikoaren hezkuntzan gai, ideia eta kontzeptu zehatz eta konplexu batzuk lantzea.

-Artistikoa → guretzat beharrezko ezaugarria, sorkuntzarena.

-Landutako kontzeptuak egiaztatzea.

-Eragiten diguten erreferente artistikoak ezagutzea.
-Kontrolaren gizartea, “hipervigilada” → geroz eta kontrol gehiago dago, ezin ditugu gure urratsak ezabatu.
-Big Bang Data: sarea gehiegi erabiltzearen ondorioak erakusten dizkigu. Ez ditu alde onak bakarrik, baizik eta manipulazio arriskuak ere izaten ditu. Adibidez: “Dales una máscara y dirán la verdad”, “Snowden”, “Hombres, mujeres y niños”.
-“Kontraselfie”-aren sorrera → photo booth-arekin erabilitako anti-selfiea, MSQRD kontraselfiea. Audio Boom plataformara anti-selfie guztiak igo. Anti-selfie hauek aplikazioen bidez edo maskarekin egiten dira. “Corazones, no cabezas”.

Ondorioak:

- Informazioaren etika.
- Anonimatoa eta adierazpen askatasuna.
- Ezkutatutako istorioak.

3. hitzaldia: ALBOAN (ONG de cooperación internacional promovida por los Jesuitas en Euskadi y Navarra).

Kooperazioa: errefuxiatuei, eskola gabeko haurrei, baztertutako emakumeei… laguntzen diete.

Gertakariak eta kanpainak: prestakuntza eremuak (txarlak, seminarioak…), ikasketak eta ikerketak...

Hezkuntza: gazte eta hezitzaileen sarea (hezkuntza baliabideak eta proposamenak).

- 2003 → “Con los 5 sentidos”, posterrak: “ciudadanos del mundo”.

- 2008 → mandalak, ODM komikiak.

-2014 → kamishibai, interkulturalitatearen ipuinak, bideoak (“Mama África”), bisita kulturalak (“Ankur Tour”), erakusketak (“stand by”), antzerkia (“breve y del oprimido”), proposamen didaktikoak (“hogar”), “más allá de las fronteras”.
Artea beti dago presente, ez bakarrik plastika orduan. Arteari esker emozioak eta sentimenduak lantzen dira. Gure erronka soziala hezkuntzan jende gehiagok arteari buruzko ezagutzak izatea izango litzateke, gaur egun gutxi lantzen delako.

4. hitzaldia: IKASTETXETIK AUZORA

Auzoarekin harremana sendotzen saiatzen den taldea da, kultura, aniztasuna eta jasangarritasuna bezalako gaiak lantzen dituena. Talde hau bi hezitzailek osatzen dute eta bi eskolek bultzatzen dute. Hiru ikastetxetan egiten dute lan (Lehen Hezkuntzan) eta auzoko beste eskolekin harremanak dituzte. Hezkuntza komunitate osoarekin (irakasle, ikaste eta familiekin) eta auzoko eragile eta ONGekin egiten dute lanArtea beti dago presente, ez bakarrik plastika orduan. Arteari esker emozioak eta sentimenduak lantzen dira. Gure erronka soziala hezkuntzan jende gehiagok arteari buruzko ezagutzak izatea izango litzateke, gaur egun gutxi lantzen delako.

-Eraldaketarako hezkuntza: kontzientzia kritikoa aldatzeko gai izateko tresna propioak emanez, helburu berdinak lortzeko prozesu bat. 5 gai edo ikuspegi lantzen dira: giza eskubideak, biz-iraunkorra, genero berdinketa, elkarbizitza eta kulturartekotasuna.

-Zer egiten dugu?:

Ikasleekin saioak eta tailerrak, gai zehatzak edo zeharkakoak landuz. Ekintzak eta formazioak irakasle eta familiekin. Eragile sozioedukatiboekin egiten dugu lan (lokalak edo globalak). Horrez gain, beste sare askorekin egiten dugu lan, aholkularitza zerbitzuak, testuliburuak antolatu, gaiak txertatu…

-Nola egiten dugu lan?:

Jolasa → jendartea eraldatzeko tresna ona da, denek ondo pasa eta ikasten dugulako. Patioak eraldatu eta birmoldatzen ditugu (futbol zelaia bakarrik ez egotea saiatzen gara, adibidez). “Todos los aprendizajes más importantes de la vida se hacen jugando”.

Antzerkia → haurrak beste paper batean jarri, asmakuntzak, mimika, arazoak...

Aurkezpenak → haurrek ikasitakoa txikiei aurkezten diete taldeka.

Muralak marraztu → helburuak amaieran murala marraztu eta zer ikasi duten erakustea da (barruan geratu zaiona azalduko du), beraien aldarrikapenerako muralak apaingarri gisa jarri.


Erakusketak → urtero 1-2, haurrek parte hartu eta feedback-a ematen dute.

Dinamikak → ordubetean 4 dinamika (adinaren arabera). Taldeka dinamikak egin eta gero partekatu, elkarlana bultzatu, beste herrialdeekin erlazionatu...

Ipuinak → ipuin berriak egin eta Disney-ri buelta eman. Gurasoekin ere ipuinak landu eta kontatu, oso erabilgarria baita.

Kanpainak → inklusioa bultzatzeko kanpainak sortu edo berrerabili, eta parte hartu. Bukaeran kartel bat osatu eta audioz azaldu → bilduma egin.

Bideoak → arte bisuala bakarrik ez, audiobisuala ere bai.

Errepresentatzaileak → giza eskubideak landu.

Ikasketa eta zerbitzua → ikasi bitartean parte hartu. Adibidez, auzorako zerbait prestatu, herrirako janaria egin, ikasleak gaurko jendartea direla ohartu, haurrak ikusi beharrean pertsonak ikusi eta gaitasun asko dituztela ohartu...

5. hitzaldia: PALESTINA

Helburua orientalen estereotipoak ezabatzea da. Haiekiko ikuspegi desberdinak ditugu, lan aukera gutxiago izaten dituzte, haien iritziak ez dira kontuan hartzen… Pertsonen jatorriak haien bizimodua baldintzatzen du, eragin handia dauka.

Palestinakoek Gaza utzi behar izan zuten (“operación escoba”), hango egoera oso txarra zelako eta haurrak eta helduak hiltzeko prest zeudelako. Dena kendu zieten, beraz, ihes egin behar izan zuten (“Ley de ausente”), eta ihes egiteagatik haien eskubideak galdu zituzten.

Fotomontage → errealitatea erakutsi, subjektiboa.

Hitzaldi honen ondorioa HH, LH eta DBHn hesi guztiak ezabatu behar ditugula da. Hau da, arraza eta generoetan ez ditugu hesiak jarri behar.

Hesiek familiak banatzen dituzte, beraz, mugak ezabatu behar dira (ez fisikoak bakarrik, psikologikoak ere bai). Eskoletan denak berdinak gara, norberaren hazkuntzan dago laguntza puntua.

1. TAILERREI BURUZKO HAUSNARKETA


Lehenengo saioan hitzaldiak entzun ondoren, bigarren saio bat egin genuen gaitegia modu praktiko batean landu ahal izateko. Hiru tailer mota zeuden eta gure taldeko kideak ipuin kontaketa eta komikien tailerretan egon ziren. Azkeneko tailerra aurkezpen baten bidez ezagutu genuen.

a. Ipuin kontaketa.
Tailer honetan, hainbat ariketa ezberdin egin genituen. Lehenengo ariketen artean, “Zer da narrazioa zuentzat?’” gaitik abiatuta, ideia edo hitz zaparrada bota genuen. Bururatzen zitzaizkigun hitzak arbelean idatzi behar genituen eta horiei buruz hausnartu.

Bigarren ariketa egiteko, bikoteka jarri ginen eta txikitako istorio bat kontatu genion bikotekideari. Ondoren, bi pertsonak aurrez aurre egonda, denen aurrean bikotekideak kontatutako istorioa kontatu behar izan genuen. Horren helburua, zerbait kontatzeaz gain, kontatutakoari errealismoa ematea zen.

Egindako beste ariketen artean, istorio bat pentsatu behar genuen eta 5 hitz gako aukeratu. Hitz hauek zentzumenen bitartez transmititu behar genituen (adb. hotza - zerbait hotza ukitu).
Amaitzeko, aipatutako azken ariketa errepikatu genuen Gaza Amal komikia irakurriz.

Orokorrean, egindako ariketak aproposak izan ziren, baina denbora gehiago falta izan zen ipuin bat nola kontatzeko estrategiak sakonago landu ahal izateko.


b. Komikiak
Bigarren tailer honetan, komikiaren garrantzia ezagutzera gonbidatu gintuzten. Bertan, komikilari batek, komikien inguruan dauden aurreiritzi eta estereotipoekin hautsi nahi zuela kontatu zigun. Komikiak ez dira bakarrik superheroienak, baizik eta gauza guztietarako balio dute, kasu honetan, gaur egungo gaiak lantzeko. Gurekin egon zen komikilariak, aniztasunaren inguruko zenbait komiki erakutsi zizkigun, eta horiek ikusita, zenbait ariketa proposatu zizkigun.

Lehenengoan, arbelean, banan banan, berak esaten zituen aurpegi espresioak margotu behar ziren (adibidez, haserre, triste, kezkatuta…), eta oso ariketa interesgarria iruditu zitzaigun.

Bigarren ariketan, berriz, gutako bakoitzak orri batean aurpegi bat marraztu genuen, eta berak esandako denbora igaro ostean, papera ondoko kideari pasa behar genion berak marrazkiarekin jarraitzeko. Horrela, pertsonaia desberdin asko sortu genituen, aniztasuna guk egindako marrazkietan ikusiz. Ariketa hau hasieran erraza zen, baina gero eta zailagoa egin zitzaigun, bukaeran ez genekielako pertsonei zer ezaugarri gehiago jarri ahal genizkien.

Azkeneko ariketan, pertsona bakoitzak bi orri zati zituen eta horietako zati batean subjektua idatzi behar zuen, eta bestean, berriz, egoera bat (adibidez, “emakume beltzaran batek” subjektua eta “Olinpiadak irabazi ditu” egoera). Gero, paper zati guztiak nahastu eta bakoitzak horietako bi hartu genituen, egoera desberdin asko sortuz. Bukatzeko, gutako bakoitzak, egoera horri buruzko komiki bat egin genuen.
c. Antzerkia
Antzerki tailerra aurkezpen baten bidez eta ikaskideek kontatutako esperientzien bidez ezagutu genuen. Psikomotrizitate gelara joan ginen gelakide guztiak eta han antzerki bat aurkeztu ziguten. Kontatutakoaren arabera, antzezlanaren atal bakoitza lantzeko hainbat ariketa egin zituzten.

Antzezlanean ezagutzen ez genuen errealitate bat aurkeztu ziguten, errealitate hau Palestinako errefuxiatuen bizitzan eta hauek jasaten dituzten egoeretan oinarritzen zen.


HAUSNARKETA OROKORRA

Laburbilduz, tailerrak oso egokiak eta baliagarriak iruditu zitzaizkigun. Hiru baliabide hauen bidez, errealitate ezberdinak ezagutu ditzakegu eta haur hezkuntzako haurrekin erabili. Antzerkia, ipuina eta komikian erabiltzen diren teknika ezberdinak egin eta ikusi ondoren gure bizitza pertsonal eta profesionalarentzako erabilgarriak direla ikusi dugu eta hauek etorkizun batean praktikan jarriko ditugula uste dugu.

Ipuina eta antzerkia baliabide ezagunenak ziren guretzat, eta komikiaren bitartez, gai garrantzitsuak landu daitezkeela konturatu gara.

Comentarios

Entradas populares de este blog

¿QUÉ ABARCA LA DIVERSIDAD?

¿ES POSIBLE LA “CLASE INVERSA” EN EDUCACIÓN INFANTIL?: UNA PROPUESTA Y UNA RECOPILACIÓN DE EXPERIENCIAS

REALIDAD AUMENTADA EN EDUCACIÓN INFANTIL