PAUSOKA

           Martxoaren 1ean Pausoka elkarteko elkarrizketa izan genuen, Maitederri esker. Gure iritziz, hitzaldi hau ezinbestekoa da errealitatea nolakoa den ikusi eta bertatik ikasteko. Hitzaldia hain gertukoa izan zenez, oso interesgarria eta pertsonala izan zen.

Hona hemen Pausokaren web gunea : http://www.pausokaelkartea.org/eu/

Pausoka elkartea Hernanin kokatzea da. Diru etekinik gabeko elkartea da eta 2012an sortu zen haien seme-alaben integrazioa eta eskubideak lortzeko helburuarekin. Haien lana egiteko ezinbestekoa da diru-laguntzak jasotzea eta guztion elkarlana sustatzea.

Pausoka zenbait espezialistek osatzen duten erreabilitazio zentroa da (logopeda, fisioterapeuta...). Hauek guztiek umearen bizi kalitatea hobetzen dute, baita haien familiena ere.

Hona hemen Pausoka elkarteko Blog interesgarria: http://www.pausokaelkartea.org/eu/blog/

Hona hemen hitzaldia hitz egindako zenbait gauza:

- Hezkuntza premia bereziak dituen umeentzat bideratutakoa da Pausoka, Hernanin kokatua.
- Maitederrek garun paralisia duen haurra dauka, Aimar.
- Haurrari 15 hilabeterekin epilepsia diagnostikatu zioten. Pruebak egin zizkioten eta oxigenoa ez zitzaion garunera iristen, 3 hilabetekin ingresatua egon zen.
- Neurologoak esan zuen krisiek jarraitzen zutela, orduan horretarako egunero 5 pastila hartu behar zituen. (Medamentuak ematea beharrezkoa da).
- Umeari alta eman zioten baina ama prest egon arte ez ziren ospitalektik joan, 2 egun gehiago egon ziren, ama beldur zelako.
- Maitederrek garrantzia handia eman zion plasticidad neuronalari (0-6 urte bitartean). Irakaslea formatuta egon behar du detektatu eta familiari adierazteko.
- 9 hilabetekin haurrek berez gateatu eta mugitu behar dira. Aimarrek, aldiz, ez zuen burua eusten, begirada ez zuen fijatzen… (bideo baten bidez ikusi genuen hau).
- Aimarren perimetro craneala ez zen hazten, beraz, ez zegoen ikaskuntzarik.
- Maiteder bakarrik sentitzen zen, galduta zegoen, ez zekien zer egin, zer haur eskolara eraman hainbeste medikamentu, arazoekin.
- EVAT (Arreta Goiztiarra Ebaluatzeko Taldea). Item batzuk daude eta hauek ez badira lortzen, protokoloa martxan jartzen da. Foru aldundiak sortuta, 3 esparruetako agenteak:
   · Hezkuntza.
   · Osakidetza.
   · Gizarte zerbitzuak.
- Ezgaitasuna eta menpekotasuna baloratzeko taldea da.
- EIAT(Arreta Goiztiarrean dauden umeak tratatzeko zentroak) rehabilitazio zentroak.
- Urte bat eta erdirekin oraindik ez du burua eusten.
- Laguntza eskatzera joan zen eta konturatu zen ez zegoela haurretan arazo horren informaziorik.
- Urtebete bajan igaro zuen, Aspacera bidali zuten Aimar. Garun paralisia zuten haurren gurasoekin elkartu eta ikusi zuten Aspace ez zala nahikoa eta Pausoka elkartea sortu zuten. Hasieran 12 ume eta 2 profesional zeuden, 6 urte eta gero 100 ume eta 12 profesional dituzte bi zentroetan bananduta (Hernani eta Urnieta).

- Hezkuntza zentro espezifikoak (foru aldundia) Aspace eta Gautena.
- Pausoka gurasoentzat ere bideratuta dago, psikologoa.
- Eskolarizazio arrunta, inklusioa. Haurrak haurrekin egon behar dira. Nola intregatu herrian? Eskola arrunt batean integratu nahi zuen amak eta Langile ikastolara eraman zuen, baina bertan haurra jasotzeko baliabiderik ez zutela esan zioten, orduan Maitederrek berritzegunera deitu zuen laguntza eskatzeko (baliabideak eskatzeko) eta berak behar zuen guztia bere eskura jarri zuten. Langilera joan zen eta bertako zuzendariak laguntzarik emango ez ziola eta Aimar hartuko ez zuela esan zion, nahiz eta baliabide guztiak eskuratu.
- Urumea ikastolara joan eta han oso gustura hartuko zutela esan zioten, baina ratioz gainezka zeuden. Elizatxora joateko esan zioten eta han lekua ez bazegoen Urumean zerbait egingo zuten Aimar bertan egoteko.
- Elizatxora joan eta ilusio handiarekin haurraren matrikula hartu zuten.
- Guraso bilera egin eta irakasleak Maitederri Aimar nola aurkezteko laguntza eskatu zion eta amak Aimar egunerokotasunean nolakoa den kontatzeko esan zion, beraiek ikusten ez duten informazioa eman (gelan alaia, irribarrretsu…) Gelakideen gurasoek Aimarren kasua oso ondo hartu zuten, beti laguntza emateko prest.
- Materialak. Balibideak behar dira inklusioa egoteko. Zer egokitzapen kurrikulurra behar du?
(Aimar arazo kognitiboa du, ez du paralisirik; gorputza mugitzen du). Baztertuta ez sentitzeko aukera eta baliabide asko eskaini.
- Ingurunea hezitu behar dugu. (Segregación, integración…).
- Beste haurrek babes asko ematen diote. Badakite ez dituela eskuak ahoan sartu behar eta egiten duenean ez diote uzten.
- Aimarrek ariketa eta jarduera guztiak egiteko aukera du eta berari egokituta daude jarduera guztiak (kooperatibitatea). Fisio bat eskolara doa Aimarri laguntzeko.
- Haurrak, beraiek bakarrik, jolas bat asmatu zuten Aimarrek ere jolasteko (urtebetetze batean).
- Bere gelakideek badakite aimarrek zer behar duen, neskekin hobeto egoten da mutilekin baino.
- Aimarren elikazioa desberdina da. (Degluzioa).
- Ordutegia (flexibilitatea): goizez doa, han bazkaldu eta 13.30tan etxera joaten da (arratsaldez ez doa) arratsaldean rehabilitazioa duenez 15.30tan pausokara dijoa eta gero parkera.
- Musika asko gustatzen zaio.
- Eskolarekin harremana (irakasleekin feedbacka).
     · Aspacen txosten oso klinikoa. Medikuek egina.
     · Ikastolan. Familiarragoa, ikusten da haurra ezagutzen dutela (gustoko gauzak,
sentimenduak...).
- Eskola egokitua dago, baina kaleak, parkeak, eraikinak… ez.
- Guztiok egin behar dugun aldaketa bat da, denon errespetuarentzako.
- Pausokak korrikan parte hartu zuen. Beraiekin hitz egin eta haien egoera azaldu sentsibilizazioa sortzeko, haiek baiezkoa eman zuten, baina lotsagarria izan zen, haiek erositako kilometroa hasi zuten aulkiekin eta korritzean baztertzeko esan zien. Gainera abisatu zitzaien aulkiekin korrituko zutela.
- Haien bizitza borroka bat da ez gaudelako prest.

Comentarios

Entradas populares de este blog

¿QUÉ ABARCA LA DIVERSIDAD?

¿ES POSIBLE LA “CLASE INVERSA” EN EDUCACIÓN INFANTIL?: UNA PROPUESTA Y UNA RECOPILACIÓN DE EXPERIENCIAS

REALIDAD AUMENTADA EN EDUCACIÓN INFANTIL