BUDA EXPLOTÓ POR VERGÜENZA
Film hau, kritika sozial bat da. Hemen, Bagtayek, 6 urteko neskatxa bat, eskolara joateko sufritu behar duena azaltzen da.
Batayek eskolara joateko sufritu behar duena ez du inorrek pasa behar. Haur guztiek eskolara joateko aukera izan behar dute. Askotan ikusi edo bizi arte ez gara ohartzen besteek bizitzen duten sufrimenduaz. Ez gara kontziente leku txiroetan eskolara joatea abantaila bat dela eta guraso askok bere semeak etxean egotea behar dutela bere anai arrebak zaintzeko.
Protagonistak eskolara joateko egiten duena ikusi ondoren, erreflexionatzea beharrezkoa da. Batay edozer gauza egiteko prest dago eskolara joateko aukera izateko. Guretzat eskola gauza ohikoa eta automatikoa da eta ez dugu baloratzen; denbora guztian kexatzen gabiltza, konturatu gabe, askok ez dutela eskolara edota unibertsitatera joateko aukerarik izango.
Bukatzeko, film hau ikusi beharreko film bat da. Ikusteko zaila egiten den filma da, gauza gogorrak ikusten direlako, baina errealitate ezberdinak bizitzen dituzten haurrak daudela kontziente izan behar gara eta beraiengatik eta haur guztiengatik hezkuntzan lan egiten dugunok, gure lana ahalik eta hobeto egiten saiatu behar gara. Haur guztiak kontuan hartu behar ditugu, errealitate ezberdinak ezagutu eta haurren beharrak asetzeko gai izan behar gara. Haurrak etorkizuneko helduak izango dira. Hauek ondo tratatu eta hezitzen badira, heldu onak eta errespetuzkoak izango dira.
Comentarios
Publicar un comentario