IPUINEN HAUSNARKETA

IPUINEN HAUSNARKETA

Aniztasunaren inguruko 10 ipuin irakurri eta entzun ondoren, gauza asko ikasi ditugu. Guzti horietatik bat aukeratu dugu; animalien bitartez aniztasuna landu daitekeela. Aniztasun hau, irakurritako hiru liburuetan ikusi dugu.


Nik ere nahiko nuke mango bat: Ipuin honetan zenbait protagonista azaltzen dira. Alde batetik, Teandra eta Luishino, eta bestetik, 10 oilo. Oilo guztiak, hamargarrena izan ezik,  arrautzak jartzen hasi dira. Teandra, larrituta, hamargarren oilo horri laguntza emateko prest dago eta bere senarrak hainbeste maite dituen mango bat eman dio oiloari. Horren aurrean, beste oiloek inbidia diote zuhaitz polit bat sortu duelako, eta haiek ere beste mango bat eskatzen dute. Ipuin honek aniztasuna lantzen duela ikusi dugu, berak bakarrik, bikotekiderik gabe, mango horretatik zuhaitz handi bat lortu duela ikusi dugulako.




Tangorekin hiru dira: Ipuin honetan bi pinguino arrek pinguino txito bat izateko egiten dutena kontatzen da. Pinguinoak arrak direla ez dute azpimarratzen, baizik eta ipuina beraien maitasunean eta beraien seme-alaba bat izateko nahian oinarritzen da. Ipuin honek aniztasuna lantzen duela ikusi dugu, berez, bi pinguino arrek ezin dutelako seme-alabarik izan, baina, hala ere, bi pinguino hauek lortzen dutelako.




Elmer: Ipuin honek Elmer elefantearen istorioa kontatzen digu. Elefante talde homogeneo batean bera da desberdina den bakarra, hau da, denak kolore bera dute, grisa zehazki, eta Elmer, aldiz, elefante koloretsua da (horia, gorria, berdea, urdina…). Beti lagunekin txantxetan eta barrezka dabil, baina egun batean, isekez nazkatuta, elefante taldetik joan eta mahatsondo bat aurkitu zuen. Bertan, mahatsen gaienean jarri zen eta mahatsen kolorea goitik behera jarri zuen, kolore grisa lortuz. Elmer taldera bueltatu zenean, bat-batean euria hasi eta bere koloreak berriro agertu ziren. Haien lagunak broma zela ikusita urtero egun horretan gorputza kolorez margotuko zutela esan eta egin zuten. Liburu honetan aniztasuna dagoela ikusi dugu, alde batetik, bakoitzaren koloreak ez dituelako pertsona horren ezaugarriak zehazten, eta bestetik, guztiak garen bezalakoak errespetatu behar garelako.


- Lagundu al digu ipuinen lanketak aniztasunaz dugun ideia zabaltzen, aldatzen edo garatzen?
Gure ustez, landu ditugun ipuin hauek aniztasunaren ideia zabaltzen, aldatzen eta garatzen lagundu digu. Ipuin hauek guztiek aniztasun mota bati buruz hitz egiten dute, gure egunerokotasunean gertatzen diren egoerei buruz. Egoera hauei buruzko informazioa lortzeko modua ipuina izatea oso baliagarria iruditu zaigu, haur eta gurasoekin aniztasuna bezalako gaiak ipuinaren bidez landu daitezkeela ohartu garelako eta gure testuinguruan horrelako egoera bat gertatuz gero nola jokatu ahal izango genukeen esaten digulako, aniztasunaren ikuspuntutik begira.

- Zer ikuspegi ematen digute ipuinek? (Iruzkin orokor bat egin dezakezue edo testu/gai jakin batzuetan sakondu).
Ipuin hauek ikuspegi asko lantzen dituzte. Ikuspegi hauetako batzuk hauek dira: desberdina izatea ona dela eta guk txartzat hartzen dugula, denok garela modu batera edo bestera arraroak, gure nahiak bete daitezkeela, inguruan duguna balioesten ez dugula…

Gure iritziz, desberdina izatearen gaiak ikuspegi oso zabala aurkezten digu. Gure gizartean, gehienek, desberdina izatea txarra dela edo gizarteko talde batean sartzeko taldekoen antza edo taldekoak bezalakoak izan behar garela uste dute. Ipuin hauen ikuspegitik, berriz, desberdinak diren animalia edo pertsonak talderako beharrezkoak direla ikusten da, taldea haiek gabe ez litzatekeelako berdina izango.

Adibidez, “Nik ere nahiko nuke mango bat” ipuinean, oilar batek ezin ditu arrautzak jarri, hau da, desberdina da, baina azkenean emaitza eta uzta hobeak ereingo ditu (mangoen zuhaitza). Beste adibide garbi bat, “Elmer” ipuinarena izango litzateke, hau da, Elmer taldeko elefante desberdina da, baina taldeari poztasuna ematen dio, eta taldeko kideek Elmer taldean behar dute.

- Eraginkorrak iruditu al zaizkizue gai hauek eskolan lantzerako orduan? Zergatik?
Lehen esan bezala, gai hauek oso eraginkorrak iruditu zaizkigu eskolan lantzerako orduan. Haurrei ipuin hauek kontatzeak haien garapenean eta aniztasuna ulertzeko moduan asko lagundu diezaiekeela uste dugu. Gainera, aurretik aipatu dugun bezala, haurren artean aniztasunari buruzko arazoren bat sortuko balitz, ipuin hauen bidez elkartasuna landuko genukeen eta bai biktimari, baita erasotzaileei ere, gaiari buruz pentsaraziko genieke, arazoa modu natural eta bateratuan konpondu dezaten.

Horrez gain, ipuin hauek gurasoekin lantzea ere baliagarria iruditzen zaigu, gai hauei buruzko informazioa izan dezaten eta haien haurrak desberdinak izatearen beldurra izan ez dezaten.

- Zer lanketa proposamen egingo zenukete eskolara begira?
Eskolara begira, guk proposatutako lanketa astero edo bi astetik behin haurrei horrelako ipuin bat kontatzea eta aste horretan zehar gai hori lantzea izango litzateke. Horrela, pixkanaka haurrek gai hauek guztiak landuko lituzkete eta gai horien gaineko kontzientzia izango lukete.

Normalean ikusten ez diren gai hauek haurrentzat aproposak dira, bizi garen gizarte matxista, homofobo eta arrazistarekin hausteko. Egoera eta posibilitate guztiak ezagutzeak haurrek izan ditzaketen aurreiritziekin haustea laguntzen du.

Gai hauek ipuinen bidez lantzeko asmoarekin, hainbat dinamika edo jarduera proposatuko ditugu. Hasieran aipatutako 3 ipuinez gain, Goikoak eta behekoak eta Arraroa ipuinak erabiliz dinamika batzuk proposatuko ditugu ere, desberdintasuna oso argi lantzen dutelako:

  • Ipuin guztiak animalien bidez lantzen direnez, animalien irudia erabiliz aniztasuna eta familia anitzak landuko genituzke. Horretarako, haurrekin kareta desberdinak margotuko genituzke eta animalia bakoitzaren soinu desberdinak ezagutzeko aukera izango genuke. Horrela, desberdina izatea txarra ez dela ikustaraziko genieke haurrei.
  • Modu praktikoago batean aniztasuna eta aipatutako desberdintasun horiek lantzeko asmoarekin, baserrietara, aquariumera… egingo genituzke irteerak. Horrela, animalien ezberdintasunak ikusteko eta aipatutako gaitegia lantzeko aukera izango genuke.
  • Beraien  artean hobetu ezagutzeko gustoko eta ez gustoko dituzten gauzak lantzea txartelen bidez.

Comentarios

Entradas populares de este blog

¿QUÉ ABARCA LA DIVERSIDAD?