Film hau, kritika sozial bat da. Hemen, Bagtayek, 6 urteko neskatxa bat, eskolara joateko sufritu behar duena azaltzen da. Bagtayei, bere bizilagunak zenbait istorio kontatzen dizkio eta eskolara joateko gogo pizten zaio, bere bizilagunak bezala eskolara joan nahi du. Horretarako, zailtasun asko pasa ondoren, koaderno bat erosi eta bere amaren ezpainetako margoa, arkatza bezala hartuta, eskolarako bidea hartzen du bere bizilagunarekin. Eskolara iristerakoan, irakasleak ez dio eskolan gelditzen uzten eskola hori mutilentzako eskola delako. Irakasleak, nesken eskolara joan behar duela esaten dio eta Bagtayek triste, nesken eskolara abiatzen da. Bidetik, gerretara jolasten ari diren mutilekin topo egiten du. Hauek, koadernoa puskatzen diote eta orriekin hegazkinak egiten dituzte, bitartean bera zirikatu eta eskolak neskentzat ez direla esaten diote. Mutil hauek, harriak bota nahi dizkiote eta beste neska batzuekin batera bahitu egiten dute, beti bezala, neska izateagatik. Az...
Comentarios
Publicar un comentario