AZKENEKO HAUSNARKETA
Kaixo! Post honekin nire blogga bukatutzat emango dut, hausnarekta orokor baten laguntzaz. Kurtsoaren bigarren etapa honetan zehar nire blogga gai askorekin osatu dut, eta izan ditugun hitzaldien inguruan hitz egin dizuet. Orain, geratu naizenarekin eta, batez ere, niretzat baliagarriagoak izan diren gaiei inguruan idatziko dut. Pentsatzen dut argi geratu dela bloggaren gai nagusia: ANIZTASUNA. Aniztasunari aurpegia jarri eta kasu errealak ikusi ditugu, honen inguruan nuen informazioa zabalduz eta osatuz, beti ere, nire moduluko taldearen (OSTADAR) eta hitzaldiak eman dituzten guztien laguntzarekin. Hasteko, bigarren lauhileko honetan zehar egin dugun talde-lan nagusiari buruz zerbait esatea komenigarria dela iruditzen zait, azkenean, bertan, aniztasunaren aurpegi batzuk plasmatu ditugulako. Talde-lan hau aurrera eramateko, narratiba digitala egin dugu, gure kasuan normatibitatearen inguruan, eta normatibitate honetatik kanpo dauden 4 pertsona izan dira gure narratiba digi